Dietetikak elikadura-erregimenak aztertzen ditu nola osasunean hala gaixotasunean (dietoterapia); lehenengo kasuan, elikaduraren fisiologiari buruzko ezagutzen arabera, eta, bigarrenean, dagokion arazoaren fisiopatologiari buruzko ezagutzari jarraiki. Halaber, era zientifikoan ezartzen du pertsona bakoitzari bere lanaren edo osasun-egoeraren arabera dagokion jan-neurria edo dieta.
Mediku Profesionalak
Ana Tellería
- Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua.
- Dietetika eta Elikaduran diplomatua, Bordeleko Unibertsitatean.
- Espainiako Elikadura Elkarteko (SEN) kidea.
- Pronokal eta Ysonut laborategietako Ekarpen Proteikodun Dieta agintzen duen medikua.
Zerbitzuak
- Helduen eta haurren obesitatearen eta gehiegizko pisuaren tratamendua.
- Elikadura desegokiarekin lotutako gaixotasunak (diabetesa, kolesterola, hipertentsio arteriala…) dituzten pazienteentzako dietak.
- Elikadura-jokabidearen desorekak (anorexia, bulimia…).
- Kirolariei zuzendutako orientazio dietetikoa.
- Mailaz mailako elikadura-hezkuntza.
- Pertsona bakoitzarentzako jarduera fisiko egokiena egiteko gomendioak.
- Informazio gehiago: www.dieteticagipuzkoa.com
Kontsultak
Asteazkenetan, 15:00etatik 19:30era.
Hitzordua eskatzeko telefono-zenbakia: 943 15 07 06.
Gure bezeroak
Paziente pribatuak eta honako aseguru medikoak: