Fisioterapia

Fisioterapia sendatze-teknika da eta dagokion helburua lortzeko elementu naturalak edo ekintza mekanikoak erabiltzen ditu; esaterako, gorputzaren mugimenduak edo ariketa fisikoak. Gorputzaren sistemek eragiten dituzten funtzioak era egokian garatzeko modua bilatzen du, funtzionamendu on edo okerrak eragin zuzena izango baitu gizakien gorputzaren zinetikan edo mugimenduan. Ezinbestekoa da pertsonak osotasun bio-psiko-sozialari erreparatuta tratatzea, hiru eremu horiek oso harreman estua baitaukate elkarren artean. Fisioterapia uroginekologiko eta digestiboak medikuntzaren hainbat alor jorratzen ditu, zoru pelbikoaren disfuntzioak hobetzeko, sendatzeko eta prebenitzeko. Gure espezialitateen artean daude erraien neuromioestastika, berreziketa uroginekologikoa eta erraien berreziketa, eta zoru pelbikoaren berreziketa.

Mediku Profesionalak

Aiora Badiola Aramendi

  • Fisioterapian Graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Fisioterapia, Jarduera Fisikoa eta Kirola aipamenarekin. 2014/2018.
  •  Puntzio Lehorra min miofaszialeko sindromean (Puntu gatillo miofaszialak)
  • Fibrolisis Instrumentala (gantxoak): Tratamendu muskularra, miofasziala, tendinosoa, ligamentosoa eta artikularra.

Kontsultak

Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 12:00era eta 15:00etatik 19:30era. Ostiraletan 8:00etatik 12:00era. Aurretik hitzordua eskatu beharko da. Hitzordua eskatzeko telefono-zenbakia: 943 15 07 06.

Gure bezeroak

Paziente pribatuak eta aseguru medikoak. Aseguruak eragina izateko, lehendabizi dagokion medikuarekin izan beharko zara, errehabilitazioa agin diezazun.