Gure zentro medikoko teknologia abangoardiakoa da eta laser-depilaziorako sistemarik modernoena eskaintzen du. AEBetako zentrorik ospetsuenek eta Europako osasun-agintariek Diodo Light-Sheer laserra bermatu eta gomendatzen dute. Gainera, goi-mailako prestakuntzadun profesionalak dauzkagu, zerbitzu paregabea eskaini eta behar dituzun aholkuak emateko. Aurretiko kontsultan eman zizkizuten itxaropenak bete egingo ditugu, eta, horretarako, zure esku jarriko ditugu dauzkagun aukera tekniko eta profesional guztiak, emaitzarik onena lortzeko.
Zerbitzuak
- Lehenengo informazio-kontsulta doan. Bertan, historia klinikoa eta beharrezko azterketak egingo dizkizute, nahi ez duzun ile hori patologiaren batekin lotuta dagoen ikertu eta etorkizuneko emaitzak ebaluatzeko.
- Informazio-kontsulta eta tratamendua urte askotako esperientzia duen mediku batek egingo dituela bermatzen dugu.
Tratatu daitezkeen guneak
- Aurpegia: goiko ezpaina, kokotsa, patillak, begitartea, bekokia eta belarriak.
- Besoak: besapeak, sorbalda, besoak, besaurreak, eskuak eta atzamarrak.
- Enborra: areolak, toraxa, bizkarra eta sabelaldea.
- Hankak: gluteoak, izterrondoak, izterrak, hankak, oinak eta behatzak.
- Informazio gehiago: www.depilaciongipuzkoa.com
Kontsultak
Hitzordua eskatzeko telefono-zenbakia: 943 15 07 06.