Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa lokomozio-aparatuaren lesioez arduratzen den espezialitate medikoa da. Lesio hauek traumatikoak (bihurdurak, husturak, luxazioak eta abar) edo bestelakoak (artrosia, artritisa, sortzetiko malformazioak eta abar) izan daitezke eta hezurrei, muskulu tendinosoei eta artikulazioei eragin diezaiekete.
Mediku Profesionalak
Francisco González Bosch
- Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (Araba – Donostia), 1985ean.
- Kirurgia Ortopedikoan eta Traumatologian espezialista, Argentinako Errepublikako Osasun eta Gizarte Ekintzaren Ministerioan, 1992an.
- Kirurgia Ortopedikoan eta Traumatologian espezialista, Argentinako Ortopedia eta Traumatologia Elkartean, 1992an. Medikuntza Fakultateko irakasle laguntzailea, I eta III Katedrak, Buenos Aireseko Unibertsitatean.
- Aipatutako tituluak Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko Espainiako Espezialistaren tituluarekin homologatuta.
- Mediku espezialista Mendaroko Ospitalean (Osakidetza), 1992tik 2011ra.
- Mediku espezialista Donostiako Unibertsitate Ospitalean, 2011z geroztik.
Jesús R. Azcárate
- Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Nafarroako Unibertsitatean (1980).
- Kirurgia Ortopedikoan eta Traumatologian espezialista, Nafarroako Unibertsitate Klinikan (1986).
- Medikuntzan eta Kirurgian doktorea, Nafarroako Unibertsitatean (1987).
- Nafarroako Unibertsitate Klinikako kolaboratzaile kliniko ohia.
- Arloko Mediku Espezialista, Mendaroko Ospitalean. Osakidetzan, 1991z geroztik.
- Vicente Ferrer Fundazioaren kolaboratzailea, 2004az geroztik, Bathalapalliko Ospitalean (India).
Kontsultak
Asteazkenetan, 16:00etatik 19:30era.
Hitzordua eskatzeko telefono-zenbakia: 943 15 07 06.
Gure bezeroak
Paziente pribatuak eta honako aseguru medikoak: