Nor gara

Azpeitian dagoen Zentro Mediko honek 2002. urtetik eskaintzen ditu bere zerbitzuak. Mutualitate eta aseguru medikuei ez ezik, paziente pribatuei ere ematen diegu arreta, betiere tratu hurbil, profesional eta eraginkorra eskainiz. Gure instalazio modernoei esker, zerbitzu eta espezialitate mediko ugari dauzkagu gure pazienteen esku, eta, beraz, inguru honetako eskaintzarik osoenaren jabe gara.
Erizaintza-zerbitzu etengabea eta azterketa mediko orokorrak nahiz kirol-arlokoak ere badauzkagu. Zalantzarik baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta behar duzun arreta emango dizugu.